2013/05/30

Mirandaolan primeran!



Maiatzaren 26an Mirandaolara txangoa izan genuen. Eguraldi ederra, paseoa paraje ezinhobea zeharkatuz egin genuen Mirandaolara heldu arte. Han lehenego  Euskal Burdinaren Museoa bisitatu genuen eta ondoren aintzinako olagizonek burdina nola lantzen zuten ikusi ahal izan genuen bertatik bertara. Irteera amaitzeko hamaiketako goxo-goxoa. Txikik eta handik primeran pasa genuen eta lagun berri bat ere ezagutu genuen: Wendy. Datorren ikasturteko irteeren zain geratzen garen bitartean azken irteera honetan ateratako argazki batzuk uzten dizkizuegu ikusgai.


Laster arte





------------------------------------------------------------------------------------------------------

El pasado 26 de Mayo tuvo lugar la visita al Parque de Mirandaola. Después de un paseo por un paraje precioso llegamos al Museo Vasco del Hierro. Tras conocer los secretos de nuestros antepasados viajamos al siglo XVI para ver cómo trabajaban entonces artesanalmente el hierro. Terminamos la jornada con unos pintxos que hicieron las delicias de mayores y pequeños. Además tuvimo una acompañante de lujo: Wendy.
Nos despedimos con unas instantáneas de la excusión para ir abriendo boca de las que llegarán el próximo curso.








2013/05/09

HARRERA FAMILIA

Kaixo denoi,
hamaika urte beteko dira gure semea harreran hartu genuenetik. Hamaika urte pasa dira gure gora-beherekin. Zaila izan dela ezin ukatu baina askoz ere zailagoa egingo zitzaion gure pottokoari familiarik gabe bizitzea. Imaginatu: haurtzaroa eta nerabezaroa gurasorik gabe...

Askotan birbidaltzen ditut bestek bidalitakoa. Geuk egindakoa bidaltzeak lotsa puntua ematen dit. Dena den, mezu honek harrera zer den balio badu eta harrera egiteko bidean diren umeak ahalik eta azkarren familia aurkitzeko balio badu, tira ez dago LOTSARIK. Benetan merezi du. 

Hemen bidaltzen dizuet Euskadi Irratian egindako elkarrizketa. 

2013/05/08

MIRANDAOLARA IRTEERA

Normalkuntzako Batzordetik irteera interesgarri bat heldu zaigu. Datorren maiatzaren 26an Legazpiko Mirandaola parkea bisita antolatu da. Ordua, 11:15etan Mirandaolan bertan. Prezioa: 10 urte arte doain, helduak 3 euro Murumari Guraso Elkarteak bazarete eta 6 euro Elkartekoak ez bazarete. Izena emateko epea maiatzaren 10 izango da 652713957 telefono zenbakian. Animatu zaitezte primeran pasako dugu eta.                           ----------------------------------------------------------------------------------------------------------- Una nueva salida para difrutar en familia. La comision de Normalkuntza ha organizado una salida al parque de Mirandaola de Legazpi para el proximo 26 de Mayo.La cita sera a las 11:30 en Mirandaola. El precio: gratis para los ninos hasta 11 aos , 3 euros para los adultos de la Asociacion de padres  Murumari y 6 euros para los no socios. El plazo para apuntarse es el proximo 10 de Mayo en el 652713957. ¡Animaros a disfrutar de una jornada divertida y enriquecedora para pequeos y mayores!

2013/04/23

Arkitektura tailerra / Taller de arquitectura‏



Arkitektura tailer baten berri izan dugu eta interesgarria oso iruditu zaigunez hona hemen informazio osoa:
Larunbat honetan, apirilak 27an, Ezkio Itsasoko Igartubeiti Baserri Museoan,  Arkitektura tailerra antolatu da, Maushaus hezkuntza artistiko-tekniko egitasmoaren eskutik. 3tik 11 urte bitarteko haurrek Igartubeiti baserriko eraikuntza gidatzen duten oinarri arkitektonikoak ezagutuko dituzte, batez ere eraikuntzari dagozkionak, ondoren, baserrien eskemak egiteko eta lursailetara egokitzeko. Horrela, joku baten bitartez, haurrek jabetuko dira Igartubeiti eraiki zen garaiko lurraldea nola sortua izan zen. Joku honetan, parte hartzaileek kolorezko geografia bat sortuko dute, non beraien sorkuntzak kokatuko dituzten.

Tailerra 3 fasetan garatuko da, interpretazio zentroko harrera gunean, aurkezpen eta sarrera egin ondoren:

1º Baserrian bisita itxitura elementuak aurkituz.
2º Banakako eraikuntza lana. Haur bakoitzak baserri baten eskema sortuko du.
3º Eraikuntza lana taldean Arkitekturaren inguruan marraztu eta jolastuko dute partaideak
 
Ordua: 16:30etatik 18:30etara, Igartubeitiko Interpretazio Zentroan.
Prezioa: 3 Euro. Familientzako deskontu bereziekin
 
Argibide gehiago: Astelehenetik ostiralera 9:00etatik 17:00etara,  943 72 29 78 telefonoan.

Izen ematea: Beharrezkoa da aurrez izena ematea,
  igartubeiti@gipuzkoa.net edo  943 72 29 78 telefonoan.


________________________________________________________________

Nos ha llegado información sobre un taller de arquitectura de lo más interesante.

El próximo sábado, 27 de abril, el Caserío Museo Igartebeitia ha organizado un Taller de Arquitectura, de la mano de Maushaus, proyecto de educación artística-técnica. L@s niñ@s de 3 a 11 años descubrirán los principales aspectos constructivos, para la elaboración del caserío Igartebeitia, haciendo incapié en los aspectos constructivos, para la elaboración de unos esquemas de baserria, que posteriormente adaptarán al terreno. Tomarán conciencia de cómo era concebido el territorio de los baserris, en la época en que se construye Igartebeiti, a través de un juego, en el que los más pequeños podrán generar una geografía de color donde situar sus creaciones.
El taller se desarrollará en 3 fases, previa recepción a los participantes en el centro de interpretación, dando paso a las presentaciones y a una pequeña introducción que dé comienzo al taller:
1º Visita guiada al caserío en busca de elementos resistentes y de cierre.
2º Trabajo de construcción individual. Cada niñ@ construirá un caserío en esquema, adaptando este ejercicio a las edades.
3º Trabajo de construcción en grupo y puesta en común.
Horario y lugar: 16:30-18:30 centro de Interpretación de Igartebeiti. Precio 3 euros, descuentos pra familias.
Información de lunes a domingo de 09:00 a 17:00, en el teléfono 943 72 29 78

Inscripción:   Es necesario inscribirse previamente en igartebeiti@gipuzkoa.net o en el teléfono 943 72 29 78

   

2013/04/17

Ttiklik! Elkargunea




Maiatzean TTiKLiK!ELKARGUNE berriak ateak irekiko ditu Beasainen. Interesgarri iruditu zaigu euren berri ematea gure blogean.

TTiKLiK! ELKARGUNEA, 0-12 urteko haurren inguruko gai ezberdinetan interesatuak dauden aditu talde batek osatzen du. 0-12 urteko haurren guraso edo/eta hezitzaileentzako baliagarri diren tresna guztiak eskura jartzea da euren helburua.

Maiatzaren 3an izango da TTiKLiK! ELKARGUNEAren irekitze ekitaldia eta 9an lehengo hitzaldi-solasaldia: Zeloak eta zigorrak. NEREA MENDIZABAL psikopedagogaren eskutik, anai-arreben arteko zeloei buruz eta bestetik zigorren inguruko eztabaidari buruz arituko da.  Hitzordua arratsaldeko 18:00etan izango da.

Plaza erreserbatzeko 646502298 telefonora deitu behar da edo idatzi info@ttiklik.com helbidera.

Maiatzaren 14an Txokolatezko ipuinak izango dira MAITE FRANCOren eskutik eta Maiatzaren 23an Erditze ondorengo bikote harremanak berreskuratzeari buruzko solasaldia ospatuko da, NEREA SANCHO sexologarekin.

Ekitaldi piloa dituzte antolatura. Besteak ezagutu nahi badituzu bisitatu ondorengo webgunea:  http://www.ttiklik.com/elkargunea/ 
Beasaingo Zelaeta Berri, 3an daude.
--------------------------------------------------------------------------------------------------------

En mayo abrirá sus puertas el CENTROTTiKLiK! o TTiKLiK!ELKARGUNEA en Beasain. Y nos ha parecido interesante dar a conocer este espacio y comentar en nuestro blog algunas de las actividades que tienen previstas.

Este centro es una iniciativa surgida de la web www.ttiklik.com/es/ donde se pretende ofrecer todo tipo de recursos para madres, padres y/o educadores de niñ@s entre 0 a 12 años mediante cursos, charlas, talleres…

El 3 de Mayo abrirá sus puertas el centro y el 9 de Mayo se celebrará la primera charla- coloquio. Celos y Castigos. Dos dilemas que se debatirán con la ayuda de la psicopedagoga NEREA MENDIZABAL. La cita será a las 18:00

Para reservar plaza:  646502298 /  info@ttiklik.com

El 14 de Mayo MAITE FRANCO será la encargada de los cuentos de chocolate. Y el 23 de Mayo “Recuperar las relaciones de pareja después del parto” (con la sexóloga NEREA SANCHO)

Tienen previstas muchas más actividades que se pueden consultar en la web:  http://www.ttiklik.com/elkargunea/.  Estan en Zelaeta Berri ,3 de Beasain.


2013/04/15

Murumendiko Burdin Aroko Aztarnategira txangoa


Beasaingo Udal Euskaltegiak Murumendiko Burdin Aroko Aztarnategira bisita gidatua antolatu du. Txangoa  apirilaren 20ean izango da eta Suhar arkeologia taldeko kide bat izango da gidaria. Hitzordua 9:30etan Loinazko San Martin Plazan. Asmoa Garin auzora kotxez joatea da eta gero handik oinez Murumendira. Bidean dagoen Trikuharrian hasiko dira azalpenak ematen. Izena emateko epea apirilaren 18a izango da.

http://beasaingoudaleusk.blogariak.net/files/2013/04/Murumendi.png

2013/03/20

2012-13 kuota

Guraso bazkideei OHARRA:
Martxoaren 18ko astean Guraso Elkarteko kuota helbideratu dugu. Asanbladan erabaki zen bezala, iazko txangoen kostuari zegozkion 4€ deskontatzen saiatu gara kuotatik. Iaz ikastetxean seme-alaba bakarra zenuten bazkideoi jadanik egin zaizue deskontua.

Iaz seme-alaba bat baino gehiago zenutenoi azalpen bat zor dizuegu, izan ere, eragiketa egiterakoan akats bat egin dugunez, ume bakarraren kopurua deskontatu dizuegu, 4€; beraz oraindik beste umeei dagokiena ordaindu beharrean gaude. Oraingoan ere hurrengo kuota kobratu arte itxaron beharko duzue diru hori jasotzeko. Barkatu eragozpenak.

NOTA a los padres/madres asociados: La semana del 18 de marzo se han domiciliado las cuotas correspondientes al curso 2012-13. Tal y como se decidió en la Asamblea, hemos intentado devolver los 4€ de la excursión del 2012 descontándolos de la cuota. A los que el año pasado teníais un solo niñ@ en el colegio ya se os ha aplicado el descuento.

A los padres/madres asociados que el 2011/12 teníais más de un niñ@ en el colegio os debemos una explicación. Debido a una confusión sólo se os ha descontado los 4€ correspondientes a uno de los niños, por lo que todavía la AMPA os debe devolver lo correspondiente al resto de l@s niñ@s. Tendréis que esperar al siguiente cobro de cuota para que se realice el descuento. Perdonad las molestias causadas.

Mila esker

MURUMARI IGEko zuzendaritza