hamaika urte beteko dira gure semea harreran hartu
genuenetik. Hamaika urte pasa dira gure gora-beherekin. Zaila izan dela
ezin ukatu baina askoz ere zailagoa egingo zitzaion gure pottokoari
familiarik gabe bizitzea. Imaginatu: haurtzaroa eta nerabezaroa
gurasorik gabe...
Askotan birbidaltzen ditut bestek bidalitakoa. Geuk
egindakoa bidaltzeak lotsa puntua ematen dit. Dena den, mezu honek
harrera zer den balio badu eta harrera egiteko bidean diren umeak ahalik
eta azkarren familia aurkitzeko balio badu, tira ez dago LOTSARIK.
Benetan merezi du.
Hemen bidaltzen dizuet Euskadi Irratian egindako elkarrizketa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario