2012/11/07

AISIALDIKO IRTEERAK LASTER DIRA HEMEN!



    Iazko eskarmentua oso ona izan zenez aurten ere aisialdiko irteerekin jarraitzea erabaki dugu Murumari Guraso Elkartean. Hitzordua azaroaren 25an izango da. Ikasturte honetako lehengo irteera izanik etxe ondoan dugun altxor ezkuturen bat ezagutzea polita lizatekela pentsatu dugu. Eta asmo horrekin aurtengo estrainaldian Astigarreta auzoa bisitatzea bururatu zaigu. Zer deritzozue? Argitaratu berri den Beasaingo Paperak Astigarreta du protagonistatzat eta interesgarria iruditu zaigu herriko auzo hau hobe ezagutzea. Dena den hau aukeretako bat da baina zuek beste bat baduzue buruan ongietorria izango da. Geroz eta idea gehiago izan hobe. 
    Irteeraren ordua eta gainontzeko zehaztasunak aurrerago emango ditugu.
    Bigarrengo irteera apirilaren 22an izango da. Mirandaola parkea ezagutzea izan daiteke aukera bat baina aukera zabala da...Beste ideiaren bat baduzu bota medesez.
    Zuen erantzunan zain geratuko gara.

2012/10/30

Bizilagunak. Alboko familia

Azaroaren 18an, ingandean, mahai baten inguruan eta bazkal orduan, familia euskadunak  atzerritarren familiekin elkartuko dituen ekimena da Alboko Familia. Egitasmoa Europa mailakoa izanik, egun eta ordu bereanTxekia, Eslovakia, Italia, Hungaria, Malta edo Belgikan gauza bera egingo dute. 420 topaketa mahaiaren inguruan, 2000 lagunetetik gora une berean eta zazpi herrialde desberdinetan!
Dinamizatzaile batek antolatzen lagunduko du. Bideo honetan azaltzen da nola den eta esteka honetan informazio gehiago aurkituko duzue.

2012/10/23


GURASO ELKARTEKO BILERA
Atzo 30 bat guraso bildu ginen eskolak urtean zehar antolatzen dituen ekintzetan nola parte hartu banatzeko asmoz. Horietatik asko aurpegi berriak izan ziren. Batzuk ekintzetarako izena eman zuten eta beste batzuk Batzordeetan parte hartzera animatu ziren. Eskolako Organo Gorenean gurasoen partaidetza garrantzitsua oso da eta bost lagun berri izango ditugu datozen lau urteetan. Bileraren helburua lortuko zelakoan hona hemen bildu ginenen testigua.


2012/10/11