2013/01/20

PLAN ESTRATEGIKOA 2013

Urtarrila hasieran orri bat jaso dugu guraso guztiok plan estrategikoan parte hartzeko galdera batzuekin. Orri horretan agertzen diren galderak oso irekiak dira eta badirudi gutako asko nola erantzun ez dakigula gaudela.
Lehenik eta behin, garrantzitsuena ez da dena betetzea, galdera bakarrean zerbait bururatzen bazaigu, erantzunak edo ideiak, galdera edo gai horri erantzun eta orria bidali. Bestalde, saiatuko gara urtarrilaren 31ko bileran ideiak zuzenean jasotzen eta lanketa praktikoagoa egiten!

Las preguntas para la recogida de ideas del plan estratégico han sido tan abiertas que muchos de nosotros (o casi todos) andamos un tanto despistados, no sabiendo como responder. En primer lugar, lo importante no es rellenarlo todo, sino recoger ideas y opiniones, por lo que si en alguna de las cuestiones quieres expresar algo o se te ocurre alguna idea, rellena ese hueco y envía la hoja sin más. Además, el 31, en la reunión de padres y madres,  ya intentaremos hacer una dinámica más práctica y recoger las ideas directamente.
 
Azkenik, gogoratu, bai blog honen bitartez edo murumari08@gmail.com helbidearen bitartez gurekin harremanetan  jartzea badaukazula.

 Recuerda que también puedes ponerte en contacto con nosotros mediante este blog o en murumari08@gmail.com.

2013/01/07

EH 11 KOLORE


Pasa den abenduaren 15en EH11 Kolore (Euskal Herria Hamaika Kolore) herri ekimenaren aurkezpena izan zen Donostian, gure gizartean bizi dugun jatorri aniztasunaren inguruan hausnartu eta eztabaida sustatzeko asmoarekin sortu dena. Egitasmo horrek euskal gizartearen kultur aniztasuna babestu eta sustatu nahi du, berezko balio gisa. Unibertsitate irakasleek, kultur eragileek eta hainbat giza mugimenduetako kideek osatutako kolektiboak bultzatuta, Euskal Herria 11 Kolore gizarte eragile, elkarte nahiz erakunde ororen parte hartzeari irekita dago.

EH11 Kolore Herri ekimenetik norbanakoen atxikimenduak jasotzen dabiltza. Euskal Herrian jaio eta bizi zaretenok, diasporan bizi zareten euskaldunok edo beste nonbaitetik gure herrira etorri zaretenok herri ekimen honi babesa emateko aukera duzue ondorengo helbidean.