2013/01/07

EH 11 KOLORE


Pasa den abenduaren 15en EH11 Kolore (Euskal Herria Hamaika Kolore) herri ekimenaren aurkezpena izan zen Donostian, gure gizartean bizi dugun jatorri aniztasunaren inguruan hausnartu eta eztabaida sustatzeko asmoarekin sortu dena. Egitasmo horrek euskal gizartearen kultur aniztasuna babestu eta sustatu nahi du, berezko balio gisa. Unibertsitate irakasleek, kultur eragileek eta hainbat giza mugimenduetako kideek osatutako kolektiboak bultzatuta, Euskal Herria 11 Kolore gizarte eragile, elkarte nahiz erakunde ororen parte hartzeari irekita dago.

EH11 Kolore Herri ekimenetik norbanakoen atxikimenduak jasotzen dabiltza. Euskal Herrian jaio eta bizi zaretenok, diasporan bizi zareten euskaldunok edo beste nonbaitetik gure herrira etorri zaretenok herri ekimen honi babesa emateko aukera duzue ondorengo helbidean.


 


No hay comentarios:

Publicar un comentario