2013/11/18

ESKUTITZAK IDAZTEN / CARTEARSE






MENDIZORROTZ, Gurasoen Elkartetik ondorengo gonbidapena heldu zaigu eta interesgarria iruditu zaigu gure blogean jartzea norbaitek parte hartu nahi badu:

"Kaixo.
Gipuzkoako eskola txiki bateko gurasoak gara, eta gure seme-alabekin eskutitzak elkar trukatuko dituzten umeak nahi ditugu.
Gaur egungo gizartean geroz eta zailagoa da eskuz idazteko aitzakia aurkitzea (ordenagailu eta sakelakoetan ia edozer idatz daiteke, teklak zapaltzearekin soilik), eta eskutitzak berreskuratu nahi ditugu kaligrafia, gramatika, hizkuntzak, geografia, trebetasuna, irudimena eta adimena garatzeko tresna gisa.
Bada, gure seme-alabak idaztera behartu gabe, motibatu egin nahi ditugu, idazten ongi ikas dezaten. Horretarako gutunak idazteko ohitura berreskuratu nahi dugu.
Jarraian gure seme-alaben izenen zerrenda duzu. 6 eta 12 urte bitartekoak dira guztiak. Aukeratu izen bat eta zuen haurrak idatz diezaiola eskutitza, behean duzuen helbidera gutuna bidalita. Euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez izan daiteke.
Aita, ama edo irakasle bazara, animatu zuen haurrak eskutitzak idaztera.
Birbidaliz, mezu hau munduan zehar zabal dadin lagun iezaguzu, eskutitzen bitartez, gure haurrek beste kulturen berri izan dezaten.
Eskerrik asko.
MENDIZORROTZ, Gurasoen Elkartea
2013ko azaroan
UMEEN IZENAK: Lur; Nora R.; Helene; Nahia; Malen; Danel E.; Lander; Markel; Oihan; Oier; Alberto; Iker; Libe; Nora E.; Harkaitz; Danel R.; Gari; Mikel; Bizen; Maddi; Hodei; Gorka; Ekain; Loan; Sara; Urko; Aitor; Aner; Ekhi; Aitana; Anne; Enara.
GUTUNAK HELBIDE HONETARA:
Igeldo Herri Ikastetxea
Lizardia Plaza, 2, 20190, Igeldo
Gipuzkoa "
------------------------------------------------------------------------------------------------------
Nos ha llegado una invitación que consideramos muy interesante desde la Asociación de PAdres y Madres de MENDIZORROTZ. Para todo aquel que quiera participar aquí tiene los detalles:
 
"Hola,

Somos un grupo de madres y padres que pertenecen a una pequeña escuela de Gipuzkoa y buscamos a niñas y niños que quieran cartearse con nuestras hijas e hijos.

En la actual sociedad nuestros hijos tienen muy pocas oportunidades para escribir a mano (la escritura se realiza pulsando las teclas de los móviles y los ordenadores), y queremos recuperar y potenciar la caligrafía como instrumento para tratar la gramática, las lenguas, la geografía, las habilidades manuales, las culturas… ya que estas materias estimulan y desarrollan la imaginación y la inteligencia.

Buscamos motivar a nuestras hijas e hijos para que consigan escribir correctamente, pero sin obligarles a ello. Recuperar el hábito de escribir cartas a mano puede ayudarnos a conseguir este objetivo.

A continuación tienes el listado con los nombres de nuestras hijas e hijos de entre 6 y 12 años. Elige un nombre e invita a tus hijas o hijos a que le escriban una carta, y envíala a la dirección indicada. La carta puede escribirse en euskera, castellano o inglés.

Si eres padre, madre o profesional de la enseñanza anima a tus niñas y niños a que escriban una carta.

Ayúdanos a extender este mensaje entre el mayor número posible de gente y reenvíalo.

Muchas gracias

ASOCIACION DE PADRES Y MADRES MENDIZORROTZ

Noviembre de 2013


NOMBRES DE LO/AS CHAVALES/LAS: Lur; Nora R.; Helene; Nahia; Malen; Danel E.; Lander; Markel; Oihan; Oier; Alberto; Iker; Libe; Nora E.; Harkaitz; Danel R.; Gari; Mikel; Bizen; Maddi; Hodei; Gorka; Ekain; Loan; Sara; Urko; Aitor; Aner; Ekhi; Aitana; Anne; Enara.

LAS CARTAS A LA SIGUIENTE DIRECCION:

Igeldo Herri Ikastetxea

Lizardia Plaza, 2, 20190, Igeldo
Gipuzkoa "

2013/11/15

Eskolako txandala abian / Chandal escolar en marcha




Aurten ere eskolako txandala enkargatzeko aukera dago egun hauetan. Larunbatean izango da azken eguna.

----------------------------------------------------------------------------------------------

Esta semana se ha puesto en marcha la campaña para encargar el chandal escolar al igual que se hizo el año pasado.

2013/11/05

AZAROAREN 7AN BILERA / REUNION EL 7 DE NOVIEMBRE

     
     

 AZAROAREN 7KO BILERENTZAKO DEIALDIA


2013-11-07an, osteguna, honako 2 bilera hauek izango dira gurasoentzako: 

A) Murumari IGEko BATZAR OROKORRA: ORDUA *17:30
*2.DEIALDIAN
(1.DEIALDIA 17:00ETAN. Quorum-a falta izaten denez 2.deialdira arte itxaron behar izaten da)

GAI ORDENA:
1. Sarrera
2. Azken akta irakurri eta onartu edota zuzendu.
3. Iazko balantze ekonomikoa onartu eta diru-kontuen egoera.
4. 2013-14ko Ekintza plana eta aurrekontuak.
5. Ostegunetako bilerak eta guraso sarearekin koordinazioa.
6. Bestelakoak. 


B) Murumendi eskolako GURASO SAREA: ORDUA - 18:30
GAI ORDENA: 

1. Ekintzen aurkezpena eta azalpen orokorra.
2. Taldeetan: eginkizunak eta ardurak banatu. 

OHARRA: Geletako ordezkari izendatu direnek jaso dute jadanik deia eskutitz bidez eta norbaitek joan ezin badu, ordezkoren bat bidali edota zuzendaritzan jakinarazi ahal izango du zein lantalde aukeratzen duen. Taldeko ordezkari ez zareten boluntarioak ere joan zaitezkete eta eginkizun zehatzetan laguntzeko apuntatu!




------------------------------------------------------------------------------------------------------



CONVOCATORIA DE LAS REUNIONES DEL 7 DE NOVIEMBRE

El jueves 07-11-2013 se celebrarán 2 reuniones para padres, madres y/o tutores legales:
A) ASAMBLEA GENERAL DEL AMPA Murumari IGE:
HORA - *17:30 *2ª CONVOCATORIA
(1ª CONVOCATORIA: 17:00. A falta de quorum, es habitual tener que esperar a la 2ª )

ORDEN DEL DÍA:
1. Introducción
2. Lectura y aprobación, o corrección si procede, del acta anterior.
3. Aprobación del balance económico del curso pasado y situación económica actual.
4. Plan de acción y presupuestos 2013-14.
5. Reuniones de los jueves y coordinación con la Red de MMPP.
6. Ruegos y preguntas. 


B) RED de Madres y Padres de Murumendi: HORA - 18:30
ORDEN DEL DÍA:
1. Presentación de actividades y explicación general.
2. Grupos: reparto de tareas y responsabilidades

NOTA: Las personas nombradas representantes ya han sido convocadas personalmente. Si alguien no pudiera acudir, puede enviar a alguien que le supla o bien comunicar a la dirección del centro en qué grupo de trabajo se incluirá. Además de dichos representantes, todos aquellos que voluntariamente estais dispuestos a ayudar en alguna tarea, acudid y apuntaros en la que os guste!

2013/10/30

MURUMARIKO BILERA / REUNION DE MURUMARI




Gogoratu datorren azaroaren 7an Murumari guraso elkarteko bilera izango dela eskolan. Eskolari buruz dituzun zalantzak, proposamenak edo dena delakoa egiteko momentua da. Animatu zaitezte!



-----------------------------------------------------------------------------------------

Recordad que el 7 de noviembre se celebrará la primera reunión del AMPA en Murumendi. Cualquier consulta, propuesta o comentario será bienvenido. Animaros a participar!!!



ERDITZEARI BURUZ / SOBRE EL PARTO


Irriargi Elkartek erditzeari buruzko ekitaldi bat antolatu du datorren azaroaren 12rako  Beasainen. Hona hemen detaileak:

Erditze Fisiologikoa  da Hitzaldiaren izenburua. Ixabel Aleman Osasunbideko Emagina izango da hizlaria. Honekin batera ateratzear dagoen "GURE ERDITZEAREN JABE"  liburuaren aurkezpena egingo da. Liburu honetan Estitxu Fernaandez komunikatzeileak erditze kontzientearen garrantzia,  informatuta egotea eta gure egoeraz jabetzeaz hitz egiten digu.

Hitzordua Igartza Jauregian izango da arratsaldeko 6etan, azaroaren 12an.

Honetaz gain Irriargi Elkarteak antolatutako argazki lehiaketako erakusketa  egun hauetan ikusgai dago Igartza Jaruegian.



 ---------------------------------------------------------------------------------------------------------
Desde la Asociacion Irriargi nos ha llegado una nueva convocatoria para el próximo 12 de noviembre. A las 6 de la tarde en el Palacio Igartza habrá una charla sobre el parto fisiológico. La ponente será la matrona Ixabel Aleman. Además se hará la presentación del libro "GURE ERDITZEAREN JABE" de la periodista Estitxu Fernandez en el que nos habla de la importancia del parto consciente.

Os recordamos también que estos días se exponen en Igartza las fotografías sobre lactancia materna del concurso organizado recientemente por Irriargi.


 


2013/10/22

HAURDINALDIA ETA ERDITZEARI BURUZ TTiKLiKen / SOBRE EL EMBARAZO Y PARTO EN TTiKLiK


TTiKLiK ELkarguneak Azarorako antolatu duen egitaraua heldu berri zaigu. Ikastaro interesgarriak, hitzaldiak.. Oraingoan Haurdunaldia eta erditzea izango dira protagonista. Egutegi zehatza hementxe duzue. Espero zuen interesekoa izatea:

-------------------------------------------------------------------------------------------------

Desde TTiKLiK nos acaba de llegar la agenda de actividades que tienen prevista para Noviembre. Charlas, coloquios, cursos dirigidos a familias, padres, madres y niños. El plato fuerte este mes está dedicado al embarazo y al parto. Aquí teneis los detalles:




HAURDUNALDIA ETA ERDITZEA: AZAROKO TAILERRAK
EMBARAZO Y PARTO: TALLERES DE OCTUBRE


HAURDUNALDIA ETA ERDITZEA
 EMBARAZO Y PARTO

AZAROA / NOVIEMBRE 2013



EMBARAZO: CONOCIENDOME, ESPERANDOTE
HAURDUNALDIA: EZAGUTZEN, ITXAROTEN (ERDERAZ)

Azaroak 2 Noviembre [11:00-12:30]

ESPERÁNDOTE: LA CONSTRUCCIÓN DEL BEBÉ EN TI, LO HACE POSIBLE
ITXAROTEN: ZURE BARRUAN SORTZEN ARI DEN UMEAK POSIBLE EGITEN DU

Azaroak 16 Noviembre [11:00-12:30]

SER MUJER, SER MADRE: EMBARAZO Y CONSTRUCCIÓN DE LA NUEVA IDENTIDAD
EMAKUME IZATEA, AMA IZATEA: HAURDUNALDIA ETA IDENTITATE BERRI BATEN ERAIKITZEA

Azaroak 23 Noviembre [10:00-11:30]

ESPERÁNDOTE: LA FORMACIÓN DE UN VÍNCULO
ITXAROTEN: LOTURAREN SORRERA

Azaroak 23 Noviembre [12:00-13:30]

EL PARTO ERDITZEA
 

Entrada /Sarrera: 15 €/persona, 25€/familia (tailerreko/taller)
*Saio guztietara apuntatuz gero deskontu interesgarria/ Descuentos interesantes al apuntarte a los 4 talleres.

+INFO: info@ttiklik.com / 646 502 298

Taldea osatzeko gutxienez 6 pertsona beharko dira / Grupo mínimo de 6 personas
EKITALDIAK / ACTIVIDADES


JOSTEN eta SORTZEN ikasteko TALLERRA 

Urriak 22 octubre  2:45 pm – 4:15 pm

Haurrentzat Antzerki Tailerra

Urriak 22  octubre  5:30 pm – 6:30 pm

Edoskitze tailerrak

Urriak  23 octubre  5:00 pm – 7:00 pm

Yogarekin hazten, yogarekin jolasten

Urriak 24 octubre  6:15 pm – 7:15 pm

 

HELDUENTZAKO ANTZERKI TAILERRA

Urriak  29 octubre   6:30 pm – 8:00 pm

Haurdunaldia: ezagutzen, itxaroten I modulua ‘HAURDUNALDIA ETA OSASUNA’ 

Azaroak 2 noviembre 10:30 am – 12:00 pm

Kasketak eta haserreak. Haurrak “biolentoak” bihurtu ote daitezke? Zer egin? 

Azaroak 6 noviembre 2:45 pm – 4:15 pm

PINTURA EMOZIONALA-PINTURA EMOCIONAL

Azaroak 9 noviembre 17:00 pm – 20:00 pm

www.ttiklik.com/elkargunea

Kasketak eta haserreak. Haurrak “biolentoak” bihurtu ote daitezke? Zer egin?  Edit
Aza 6 @ 2:45 pm – 4:15 pm
  • 20€/saioa edo 35€/saioa bikoteka bada.
  • 3 saiotako bonoa: 54€ edo 94,5€ bikoteka bada (%10eko deskontua)
  • 7 saiotara etortzeko bonoa:  115€ edo 205€ bikoteka bada (>%15ko deskontua)
*Familia ugari edo/eta langabetuei %5eko deskontua aplikatuko zaie azken prezioan.
+INFO: info@ttiklik.com
Izenematea:HEMEN

Adierazpenerako eta garapenerako Tailerra
NOIZ: Azaroak 9
ORDUA: 17:00-20:00
NON: TTiKLiK!ELKARGUNEA
GIDARIA: Lurdes Ulazia Aizpurua. Hezkuntzan Diplomatua, pintorea, tailagilea, tornularia eta egur-eskultorea. Katharina Widmer Pintura-Terapia Eskolan Diplomatua.
BALIOA: 40€ (askaria barne) –> Urriak 27 aurretik izena emanez gero 36€ (%10eko dekontua)


Antzerkiaren bidez, bizitzan erabilgarri izango diren tresnak eskuratzen saiatuko gara:
  • ahotsaren kontrola,
  • mugimendua eta gorputz adierazpenaren garrantzia,
  • jende aurrean hitz egiteko teknikak…
Pertsonaia eta rol desberdinen tokian ipiniz arazoak konpontzeko teknikak eta enpatia landuko dira.
Haurrekin elkarulertzeko eta harremana sendotzeko ariketa eta jolasak ikasiko ditugu.
Ipuin eta istorioak sortu eta antzeztuko ditugu.
Mimoa, klowna, txontxongiloak... landuko ditugu.
Egoera desatseginetan babesa sentitzeko pertsonaiak sortu eta erabiltzen ikasiko dugu.
Elkarrekin EUSKARAZ, giro onean, ongi pasatzeko ESPAZIO ASKEA sortuko dugu.

  • Nori zuzendua? 18 urtez gorako guztientzat.
  • Noiz? Asteartetan 18:30-20:00 (bi astez eskola eta bat jai). (ordutegi honetan aukerarik ez dutenek libre duten ordutegia adierazi lezakete eta posible balitz egoki zaien beste ordutegi bat eskainiko da).
  • Balioa: 45€/hilean
  • Abendura arteko egutegia: urriaren 29a, azaroaren 5, azaroaren 19a, azaroaren 26a, abenduaren 10a eta abenduaren 17a.

2013/10/15

GURASO SAREA, bilera azaroaren 7an / RED DE PADRES Y MADRES, reunión el 7 de noviembre

Haurren bitartez Murumendi eskolako familiok jaso dugun oharrean zehazten den bezala, aurten ere abian jarriko da gurasoen sarea, hasieran aldaketa txiki batzuk egon badira ere.
Oharrean zehaztuta daude gurasoon eginkizunak eta betebeharrak, tartean azaroaren 7ko bilera aipatzen delarik (gaztelaniako testuan data gaizki zegoen). Aurrerago zehaztuko zaizue bileraren ordua  eta iraupena, umeek eramango duten ohar bidez, beti bezala.
Barkatu gaizki ulertua!

Las familias de Murumendi ya hemos recibido una nota, mediante los niños, donde se da a conocer que este año también se creará la red de padres/madres, aunque ha habido pequeñas modificaciones al comienzo.
En la nota se especifican las tareas y obligaciones de los padres y madres, entre las que se menciona la reunión del 7 de noviembre (por error, en la nota ponía 7 de octubre). Más adelante se os notificará la hora y duración de la reunión, por medio de los niños, como siempre.
¡Disculpad el lapsus!

Eskerrik asko
MURUMARI IGE /AMPA

2013/10/08

Amagandiko Edoskitzearen 2013ko astea Semana de la Lactancia Materna



Goierriko Irriargi elkarteak Amagandiko Edoskitzearen 2013ko astea ospatzen ari da aste honetan eta hainbat ekintza interesgarri antolatzen ari dira.

Ekimen honen barruan, edoskitzearen inguruko hitzaldia izango da  urriaren 10ean. Hitzordua Igartza Jauregian izango da, arratsaldeko 6etan, Hizlaria Euskadiko Esnearen Ligako kidea den Edurne Guerrero izango da,

Osasunaren Munduko Erakundeak haurraru 6 hilabetez, urteraino elikagai nagusia bularra izatea eta bi urtez edo luzaroagoan bularra ematen jarraitzea gomendatzen du, Zergatik ? Nola? eta dituzua duda guztiak argituko dizkizuete Hitzaldian.
 Honetaz gain beste ekintza batzuk antolatu dira. Ostiralean adibidez Beasaingo Loinazko San Martin plazan festa iuzango da: Haurrentzako tailerrak etab.

 ---------------------------------------------------------------------------------------------

La asociación Irriargi de Goierri se encuentra inmersa esta semana en la celebración de la Semana de la LActancia Materna 2013. Son numerosas las actividades que han organizado con este motivo. Una de ellas es la charla en torno a la lactancia materna que tendrá lugar este jueves, 10 de octubre a las 18:00 en el Palacio Igartza. La ponente será Edurne Guerrero, miembro  de la Liga de Leche de Euskadi.

La OMS recomienda la lactancia materna los primeros 6 meses de vida de los bebés pero también aconseja alargarla el máximo tiempo posible. En la charla se hablará de los porqués y de todas las interrogantes que os puedan surgir entorno a la lactancia materna,

Además de esta charla el jueves, el viernes habrá multitud de actividades, talleres para niños etc en la Plaza San Martin de Loinaz.

2013/09/27

"ADIMEN EMOZIONALA"


Irriargi elkarteak datorren asterako hitzaldi interesgarri bat antolatu du. ADIMEN EMOZIONALA landuko dute. Haizea Moreno izango da hizlaria.  Hitzordua datorre urriaren 5ean izango da, goizeko 10:30etan, Tokia: Berritsu Ludotekan.

2013/09/24

TiKLiK!ELKARGUNEA- AGENDA




Hemen gara berriro kurtso berriari aurre egiteko gogokin.

 TiKLiK!ELKARGUNEAn datozen hilabeterako antolatutako ikastaro eta jardunaldien agenda heldu zaigu. Hona hemen:

**ELKARGUNEAn plaza kopuru mugatua da, lekua erreserbatzea gomendatzen dute: info@ttiklik.com, 646 50 22 98





--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------